Añanako eskualdea helmuga paregabea da esperientzia ahaztezinen bila zabiltzaten bidaiarientzat. Ingurune natural harrigarri honek ondare artistiko eta kultural aberatsa du, eta aisialdirako eta abenturarako aukera bikainak eskaintzen dizkizu. Gasteiztik, Bilbotik eta Miranda de Ebrotik (Burgos) oso gertu dago.
Añanako kuadrilla Arabako Lurralde Historikoaren hego-mendebaldean dago, eta 690 km²-tik gorako hedadura du. Arabako lurraldeko zazpi kuadrilletako bat da.
Iparraldetik, Gibijo mendilerroak mugatzen du; ekialdetik, Badaiak eta Trebiñuko Konderriak; hegoaldetik, Ebro ibaiak eta Arabako Errioxak; eta mendebaldetik, Arcena mendilerroak.