Arabak altxor zoragarria bat du: Añanako Gatz Harana, FAOk Munduko Nekazaritza Ondare gisa aitortua.
Añana eta bere gatzagak ezinbestean bisitatu beharreko gune bihurtu dira probintzian barna esperientzia berrien bila dabiltzan bidaiarientzat. Hemen, kultura paisaia paregabea duzu zain, eta estresa ahatzaraziko dizuten jarduerak gauzatu ahal izango dituzu: gatza artisauki egiteko prozesua ezagutzeko bisitak, benetako gatzgile sentitzeko ekoizpen tailerrak, eta zeure burua pixka bat mimatzeko gatz spa zinez bitxia.
Erdi Aroan, gatza zen udalerriaren garapenaren ardatz, eta gaur egun ere gauza bera gertatzen da. Añanako Gatz Haranean 5.000 larrainetik gora daude, eta haiek ematen diote benetako nortasuna kuadrillaren erdialdeko eremu honi. Hainbat sukaldarik berresten dute Añanako gatzaren ahalmen gastronomiko handia, hala nola Adurizek, Berasateguik, Subijanak, Atxak eta Michelin izarra duten beste batzuek ere. Inguruko jatetxeetan ere dasta ditzakezu Añanako gatza osagai nagusi duten eskualdeko errezetak.
Gesaltza Añana herriak multzo historiko aberatsa du. Nabarmentzekoak dira, besteak beste, Ozpinatarren jauregia (gaur egun landa hotela eta jatetxea da), Herrandarren jauregi barrokoa, San Juan de Acre komendadoreen komentua eta Villaconeseko Andre Maria tenplua. Herri hau, beraz, txoko paregabea da asteburu kultural eta gastronomiko ezin hobea igarotzeko.
Datos de interés
Ayuntamiento
Plaza Miguel Diaz de Tuesta s/n.
Tlf: 945 35 10 67.
www.añanagesaltzaudala.eus
Superficie
21,92 km²
Altitud
531 m
Núcleos de población
Atiega/Atiaga y Salinas de Añana / Gesaltza-Añana
Población
175 habitantes ( 2021)