Añanako kuadrilla Arabako txoko magikoetako bat da. Hamar udalerrik osatzen dute. Haran, ibai eta mendien lurralde honetan, bi eremu desberdin aurkituko dituzue: alde batetik, mendebaldeko haranak, eta, bestetik, lautada, Iruña Oka inguruan.
Euskal arima duten eta balio handiko ondare artistiko eta historikoa gordetzen duten herriek zipriztintzen dute haren izaera. Bidezidorrek eta errepideek historiaz eta kondairaz betetako eskualde honetan barna eramango zaituzte, azken txokoraino. Gustu eta adin guztietako bidaiarientzako turismo aktiboaz gozatzeko aukera izango duzue: mendi ibiliak, bizikleta, eskalada, kayak edo zaldi gaineko ibilbideak, eta abar.